Bera Berak Espainiako Kopa irabazi du

2013ko otsailaren 25a
18:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Kopa Donostiara eraman du Bera Berak, atzo finalean Rocasari irabazita. 25-24 nagusitu ziren donostiarrak, eta hirugarrenez irabazi dute kopa; aurretik, 2007an eta 2009an irabazi zuten.

Defentsa lanetan fin arituta lortu zuen garaipena Bera Berak. Atzetik hasi zen markagailuan, baina atsedenaldirako aurretik zen, azken minutuetan lau gol bata bestearen atzetik sartuta; 14-10. Indartsu ekin zion bigarren zatiari Rocasak, 18-19 aurretik jartzeraino.

Estu joan ziren azken minutuak, baina Darly Zoqbi Bera Berako atezaina erabakigarria izan zen; hiru penalti gelditu zituen azken hamar minutuetan, eta finaleko jokalaririk onena izendatu zuten. Ziarsolok, berriz, Bera Beraren azken bi golak sartu zituen, eta, hala, kopa Donostiara eraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.