Bernardo Atxagak duela hogei urte ingurutik ezagutzen zuen Jose Saramago, eta Euskal Herrian oroitzeko zerbait egitearen alde azaldu da gaur Euskadi Irratian: "Ongi legoke Saramagori hemen omenaldi txiki bat egitea, Euskal Herriarekin zuen harremanagatik".
"Lakoniko eta, aldi berean, lagunkoi" bezala deskribatu du Atxagak hilberria. "Behin poema bat gomendatu zidan, nirea zela jakin gabe. Zirrara sortu zidan horrek".
Saramagoren lanari buruz Atxagak erran du haren "erro komunista" erraz bereizi zitekeela haren idazkietan.
Bernardo Atxaga: "Ongi legoke hemen omenaldi txiki bat egitea, Euskal Herriarekin zuen harremanagatik"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu