Bero bolada Euskal Herrian

Beroarengatik Nafarroako erietxeetan zeuden zortzi pertsonetatik biri alta eman diete

Ospitaleetan jarraitzen duten sei emakumeetatik hiru larri daude; beste bik hobera egin dute, eta beste bat egonkor dago bere larritasunean

2003ko abuztuaren 18a
16:28
Entzun
Beroarengatik erietxean zeuden zortzi pertsonetako biri alta eman diete Nafarroan. Bi pertsona horiek beroarengatik ospitalera eraman zituzten lehenengoak izan ziren. Beste sei pertsonak erietxean jarraitzen dute. Nafarroako gobernuak esan duenez, alta eman dieten bi emakumezkoak Nafarroako Osasunbidea zerbitzuko erietxeetan egon dira.

rietxera eraman zuten lehenengo emakumezkoa abuztuaren 9an izan zen, mendian paseatzen ari zela beroaren tenperatura altuak jasan ondoren; bigarren emakumezkoa, abuztuaren 10ean eraman zuten ospitalera, Santiagoko Bidea egiten ari zela.

Erietxean jarraitzen duten gaixoetako bat larri dago Nafarroako Ospitalean. Emakumezko hori 85 urteko iruindarra da, eta beroaren eraginaz gain infekzio hematologikoa dauka. Beste 78 urteko emakumezko iruindarra, ere, larri dago Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.

Bideko Andre Maria Ospitalean hiru emakumezko daude. Horietako bi hobeto daude eta hirugarrena, berriz, bere larritasunean egonkor dago.

Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalean 82 urteko beasaindar bat dago. Beasaindarra oporrak pasatzen ari zen Lizarran, eta beroaren eraginez erietxera eraman behar izan zuten abuztuaren 14an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.