Eusko Jaurlaritzaren galdeketarako lege proposamenaren eztabaidak ikusmin handia sortu du, eta gaur Gasteizko osoko bilkuran berrehun gonbidatu baino gehiago daude. Haietako askok eurek eskatu dute Eusko Legebiltzarrean egotea, Jaurlaritzako iturriek esan dutenez.
Besteak beste, Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza Jaurlaritzako lehendakari ohiak daude, EAEko ahaldun nagusiak -Xabier Agirre Arabakoa, Jose Luis Bilbao Bizkaiko eta Markel Olano Gipuzkoako-, eta alderdietako buruzagiak -Iñigo Urkullu EAJko presidentea edota Mikel Irujo EAko europarlamentaria, kasu-.
Horretaz gain, 30 bat hedabide ari dira bilkura jarraitzen; besteak beste, Frantziako, Venezuelako eta Ameriketako Estatu Batuetako kazetariak zeuden.
Berrehun gonbidatu baino gehiago osoko bilkuran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu