Berrehun gonbidatutik gora eta ehun kazetari inguru

2012ko abenduaren 12a
17:25
Entzun

Berrehun gonbidatutik gora dira gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, eta ehunen bat kazetari ari dira saioaren berri. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietako ordezkariak, aldundietakoak, epaileak, alderdi politikoetakoak... ere bertan dira.

Aukera baliatuz, EH Bilduk gonbidatuta egon dira Martxoak 3 elkartekoak, Kaleratzeak Stop plataformakoak, fracking-aren aurkako taldekoak, Arabako ezindu fisikoen Eginaren Eginez elkartekoak, Herrira mugimendukoak eta Bilgune Feministakoak. Ixteko asmoa duten Laminaciones Arregui enpresako eta murrizketek kalte egindako Gasteizko Udaleko 010 zerbitzuko langileak ere gonbidatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.