Agiria

Berri Txarrak-ek plazaratutako oharra

2004ko urtarrilaren 9a
18:11
Entzun
Madrilgo kontzertua betan behera geratu dela eta, Berri Txarrak talde nafarrak honako oharra helarazi du:

"BERRI TXARRAK-en KOMUNIKATUA MADRILGO KONTZERTUAREN INGURUAN:

Hainbat talde ultraeskuindar eta komunikabide ezberdinen jazarpena dela medio, Berri Txarrak eta Leihotikanek Madrilen urtarrilaren 10ean eman beharreko kontzertuaren inguruan sortutako giro arraroa ikusirik, eta publiko, artista zein antolatzaileen segurtasuna arriskutan jarriz gerta litezkeen istiluak ekidin asmoz, Caracol aretoko arduradunek emankizun musikal hau bertan behera uzteko erabakia hartu dute.

Taldeak biziki deitoratzen du egoera deseroso hau eta bere publiko madrildarraren aurrean bere musika kondizio arruntetan emateko asmoa agertzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.