Berriozarren antolatutako manifestazioa debekatu du Nafarroako Gobernu Ordezkaritzak

2003ko abuztuaren 14a
17:12
Entzun
Abuztuaren 23rako Berriozarren antolatua zegoen manifestazioa "herriaren segurtasunagatik" debekatu du Nafarroako Gobernu Ordezkaritzak. Manifestazioaren lema "No apartheid. Berriozar, Euskal Herria Aurrera!" da. "Ordena publikoa aztoratzeko arrazoiak egon daitezkelako" debekatu du manifestazioa Nafarroako Gobernu Ordezkaritzak. Gainera, HB-EH-Batasunarekin lotura egon daitekeela adierazi dute. Ordezkaritzak esan duenaren arabera, manifestazioaren deitzailea 2003ko otsailaren 15en atxilotu zuten euskal presoei babesa emateagatik.

"No apartheid. Berriozar, Euskal Herria Aurrera!" lema duelako eta manifestazioaren deialdia egin duenaren nortasugatik, ezker abertzaleak antolatutako "Apartheid ez" eta "Autodeterminazioa" kanpainarekin lotu du ordezkaritzak, eta horregatik ez du manifestazioa baimentzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.