Koheteak jaurtitzen dituzten milizianoei aurre egiteko dela argudiatuz, Gaza iparraldea bonbardatu du berriro gaur goizean Israelgo Armadak eta lau palestinar hil ditu.
Atzo eta bart, ordea, bederatzi palestinar hil zituzten Israelen bonbek: batetik, Jalil Al Havija legelari eta Hamaseko kidearen etxea bonbardatu zuten, eta han hil zituzten zortzi lagun. Israelen arabera, kohete bidezko erasoak egiten aritzen ziren ekintzaileak ziren. Bart beste gizonezko bat hil dute Israelgo Armadaren bonbek. Iturri horien arabera, koheteak egiteko tailer batean ari zen. Palestinarrek, ordea, hargin lantegi batean ari zen.
Berriro Gaza bonbardatu du gaur goizean Israelgo Armadak eta lau lagun hil ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu