Berriz ere emaitza onak BERRIA.INFOn

2009ko ekainaren 8a
14:20
Entzun
BERRIA.INFOk edizio berezia egin zuen atzo gauean Europako Legebiltzarrerako hauteskundeekin, eta berriz ere jarraipen ona eduki zuen. Webak ohiko igande batean -ez du edizio jarraiturik izaten-, batez beste bost mila bisitari edukitzen ditu, eta atzo 8.491. Martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunean antzeko datuak izan zituen: 9.027.

Pello Urzelai eta Eneko Bidegain BERRIAko Politika Saileko kazetariek, Twitter sistema erabilita, zuzeneko kontakizuna egin zuten atzo gauean, eta hor ere emaitza onak izan ziren: 1.502 ikusle, 554 iruzkin.

BERRIA.INFOk lehen aldiz maiatzean erabili zuen Twitter: Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura saioan -1.705 ikusle, 453 iruzkin- eta Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalean -462 ikusle, 1.017 iruzkin; gauetako hamarretan hasi zen partida-. Astegunak ziren bi egunak, eta BERRIAren webguneak haietako bakoitzean ohi baino bi mila bisitari gehiago izan zituen: ia hamabi mila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.