Iñaki Rekarte, Juan Jose Zubieta, Juan Carlos Arruti, Jesus Mari Zabarte, Xabier Goldaraz, Maitane Sagastume, Jokin Uriain, Jose Etxeberria eta Luis Mari Lizarralde dira Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hiru Zigor Salari aske uzteko eskatutako presoak.
Horiek kaleratzeko erabakia hartuz gero 33 dira 'Parot auzia' eraisteagatik kaleratutako presoak. Grapoko lau presoren askatasuna ere eskatu du Fiskaltzak: Guillermo Vazquez, Maria Jesus Romero, Encarnacion Leon eta Jaime Simonena.
Joan den astean erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Zigor Salen esku uztea presoen askatasuna aztertzeko egitekoa, osoko bilkurak beharrean, Fiskaltzak aste uztearen aldeko hautua eginez gero.