ETAren agiria / Erantzunak

Beste erreakzio batzuk

2005eko azaroaren 25a
12:45
Entzun
Espainiako Gobernuak ez du oraindik ETAren azken agiriari buruzko iritzi ofizialik eman, baina Jesus Caldera Lan eta Gizarte Gaietarako ministroa mintzatu da adierazpen horren inguruan. ETAri buruz ez dela iritzirik eman behar, baizik eta borrokatu egin behar dela esan du Calderak. Dena den, ñabardura bat erantsi dio baieztapen horri Calderak: indarkeria uzteko eskatu dio ETAri, eta behin lagatakoan egingo dutela jarrera horri buruzko iritzia.

PSEk , berriz, ez du berritasunik antzeman azken idatzi horretan. "Lehenagotik ere ETAk adierazitako jarrera berak agertzen ditu, eta, beraz, ez daukagu baloraziorik egiteko arrazoirik" esan du Rodolfo Ares PSEren koordinatzaileak.

Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak ondo hartu du ETAren agiria, eta erakunde armatuak konponbidearen aldeko jarrerak berresten dituela azpimarratu du Euskadi Irratiko politikarien solasaldian.

Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak , berriz, "gatazkaren irtenbidea ez dela nazioarteko laguntzatik " helduko azpimarratu du. Ziarretaren iduriko, berritasun handirik ez dago ETAren azken agirian, baina, hala ere, "Anoetan hasitako bidea berretsi izana" ona dela nabarmendu du.

EAEko PPrenburu Maria San Gilek iritzi dionez, ETAren asmo bakarra "autonomien Espainia desegituratzea" da eta hori baino ez du erakusten agiriak.

EBko koordinatzaile nagusi Javier Madrazo , berriz, ETAri ez ezik Espainiako Gobernuari eremintzatu zaio; zehazki, "beren ardurei heltzeko" galdegin die, eta eurek sortutako bake itxaropenak galtzen ez uzteko .

Mikel Basabe Aralarreko buruak ontzat jo du nazioarteko inplikazioa eskatzea, baina nazioarteko erakundeen egitekoa akordioaren berme izatea litzatekeela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.