Erandioko (Bizkaia) taberna batean gizon batek beste bati labanaz leporan eraso egin zion herenegun arratsaldean. Ertzaintzaren arabera, biak eztabaidan hasi ziren, eta batek labana atera eta ebaki handia egin zion lepoan besteari. Odol asko galtzen ari zenez, larri eraman zuten Gurutzetako erietxera.
Ertzaintzak tabernan zeuden gainerako lagunei deklarazioa hartu eta ustezko erasotzailea atxilotzeko operazioa jarri zuen abian. 37 urteko susmagarria Getxon atxilotu zuten atzo.
Beste gizonezko bati lepoan labankada eman diolakoan atxilotu dute gizon bat Getxon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu