Beste sei hildako utzi dituzte Bagdaden bi bonba-autok

2005eko maiatzaren 24a
20:00
Entzun
Gutxienez sei lagun hil dira gaur goizean Bagdaden bi bonba-autoren eztandak harrapatuta. Zaurituak, berriz, lau dira gutxienez. Bonba-autoetako bat Alwija auzoan leherrarazi dute, agintarien arabera, nesken ikastetxe batetik hurbil, eta lau lagun hil ditu, guztiak zibilak. Bestea, berriz, Poliziaren patrulla bat aurka eztandarazi dute, eta bi hil ditu. Azken orduetan eraso asko gertatu dira. AEBetako Armadak, berriz, 500 pertsona inguru atxilotu ditu.

Oso gatazkatasuak ari dira gertatzen azken orduak Iraken. Atzo, gutxienez 59 hil ziren hainbat eraso eta atentatutan.

Gaur ere modu bertsuan hasi da eguna: bi bonba-auto leherrarazi dituzte Bagdad hiriburuan, eta gutxienez sei dira hildakoak. Bonba-autoetako bat Poliziaren patruila baten aurka eztandarazi dute; bestea, berriz, Alwija auzoan, ikastetxe batetik hurbil, eta ez dago argi oraindik zein zen atentatuaren jomuga.

AEBetako soldaduek, berriz, jende asko atxilotzen jarraitzen dute. Atzo eta gaur egin dituzten operazioetan 500 bat irakiar preso hartu dituztela uste da.  
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.