Bi Batasuna bereizi ditu Garzonek, su-eten garaikoa eta ondorengoa

2007ko urriaren 5a
14:47
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak gidatu du Batasunaren kontrako operazioa, baina oraindik ez du plazaratu 23 atxiloketak esplikatzeko autoa.

Hala ere, harein hurbileko iturriek Efe albiste agentziari bi Batasuna bereizten ditu epaileak: batetik, su-eten garaikoa, eta, bestetik, ETAk abenduaren 30ean Barajasko atentatua egin ondorengoa.

Lehenengoa zilegitzat izango luke epaileak, haren helburua bake prozesua bultzatzea litzatekeen heinean. Barajas ondorengo Batasunaren helburua, ordea, "ETAri laguntzea" litzateke. Ondorioz, "talde terroristako kide izatea" egotzi diezaieke atxilotuei.

Iturri horien arabera, Batasuneko Mahai Nazionala 38 lagunek osatzen dute, baina oraingoz ez dute beste atxiloketarik aurreikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.