Partida handi batean irabazi zuen Xalak txapela. Bi pilotariek jokatu zuten oso ongi. Xalak bizkor ekin zion (5-9), baina gero behera egin zuen, Olaizola erregular aritu zen eta 17-10 jarri zen aurretik. Xalak duela hilabete apendizitis ebakuntza izan zuen —horregatik atzeratu zuten finala—, eta justu zebilela zirudien. Baina oso-oso erasokor jokatzen hasi zen, gantxoak saiatu eta saiatu, baita hala tantoak lortu eta lortu ere.
Txapeldunak berak aitortu zuen "arriskatu" egin zuela. Taktika horrek eta bere kalitateak eman zioten titulua —bere aurrena Lehen Mailako buruz burukoan—.
Partzialak: 3-0, 3-6, 5-9, 14-9, 14-10, 17-10, 17-14, 18-20, 19-20, 19-22.