Bilboko udaltzainek 39 urteko gizon bat -R.C.M.- atxilotu dute bart, neska-lagunari aurpegian zauriak eragin dizkiolakoan. Udaltzainek biktima -42 urte- Lauaxeta plazan negarrez ikusi dute, aurpegian odola eta ubeldurak zituela. Emakumezkoak orduan kontatu die gizonezkoak jo egin duela, eta bigarren erasoa duela.
Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu du Elgoibarren goizeko hirurak aldera, emaztea jo egin duelako ustez. Burutik eta belarri batetik odoletan zen biktima, eta osasun zentrora eraman dute.
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon eta Elgoibarren, bikotekideak jotzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu