Ertzaintzak bi gizonezko atzeman ditu azkeneko orduetan Gasteizen eta Gernika-Lumon (Bizkaia), euren bikotekideak jo egin dituztelako ustez.
Gasteizko ustezko erasoa atzo gaueko bederatzi eta erdiak aldera izan zen, Coronacion auzoko etxebizitza batean, eta emakumea Santiago erietxera eraman behar izan zuten. 38 urte ditu gizonezkoak.
Handik gutxira izan zen Gernika-Lumoko gertaera. 43 urteko gizonezko batek bere emaztea jo zuen, ertzainen arabera, eta biktima hura ere osasun zentro batera eraman zuten.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen eta Gernika-Lumon, beren bikotekideak jo dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu