Bi gizonezko, 21 urteko B.J.G. Hernanikoa (Gipuzkoa) eta 26 urteko E.S.Y. Donostiakoa, atxilotu ditu Ertzaintzak 21 urteko beste mutil gazte bati labanarekin eraso egitea leporatuta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturrien arabera, Hernaniko dantzaleku batean gertatu zen erasoa, igande goizaldean, bostak laurden gutxi aldera. Eraso zioten gazteak lepoan zuen labanarekin egindako zauria, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten anbulantzia batean.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Hernaniko dantzaleku batean beste bat labanarekin zauritu zutelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu