Nafarroako foruzaingoak 29 urteko gizon bat atxilotu du, bere bikotekidea jotzea egotzita. Iturri ofizialen arabera, emakumea Peraltako erietxera eraman behar izan dute, zaurien ondorioz.
Beste atxilotua, 46 urteko gizona, Tuteran atzeman dute. Haren bikotekide ohiak, 32 urteko emakumeak, behin eta berriz mehatxatu duela salatu du.