Bi gizonezko atzeman dituzte Bizkaian, bikotekideak jo dituztelakoan

2008ko ekainaren 17a
17:39
Entzun
Ertzaintzak gizonezko bat -E.E.P.- atxilotu zuten atzo Durangon (Bizkaia), neska-laguna jo zuelakoan. Igandean gaueko zortziak aldera Galdakaoko (Bizkaia) etxebizitza batera joan ziren ertzainak, emakumezko bat gogoz kontra atxikita zutela jakin baitzuten telefono dei baten bidez. Emakumezkoa jo ere egin zuen mutil-lagunak, ertzainek esan dutenez. Gizonezkoa ordurako alde eginda zegoen. Biktimak salatu zuenez, horrelako gertakariak maiz gertatzen zazkio.

Atzo arratsaldeko hiru eta erdietan emakumezkoak ertzainen laguntza eskatu zuen berriro; Durangon duen etxebizitzara joateko eskatu zien. Izan ere, haren arabera, gizonezkoa bertara joan eta makila handi batez atea jotzen hasi zen. Ertzainak iritsi aurretik alde egin zuen. 20:30ean Durangon bertan aurkitu eta atxilotu egin zuten.

Bilbon ere beste gizonezko bat atxilotu zuten atzo ertzainek. Goizeko zazpiak aldera patruila bat Bilboko etxebizitza batera joan zen, emakume baten arabera senarrak eraso egin ziolako. Hantxe atzeman zuten JM.P.M. (36 urte). 2007ko urtarrilean ere atzeman zuten, emazteari tratu txarrak ematea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.