Bi gizonezko atzeman dituzte Gasteizen eta Bilbon, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

2009ko azaroaren 13a
16:06
Entzun
Bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Gasteizen eta Bilbon atzeman ditu.

Arabako hiriburuan, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, neska-lagunari eraso egin diolakoan. Ertzaintzak jakinarazi du emakumezkoak peronea apurtuta duela -ebakuntza egingo diote, Santiago erietxean-.

Langraiz kartzelan preso dago gizonezkoa -emakume haren aurkako sexu eraso bategatik-, baina atzo kalean egoteko baimenarekin zegoen.

San Cristobal auzoan izan zen ustezko erasoa, eta bizilagun batek eman zien abisua ertzainei. Eskumuturrean eta lepoan ere kolpeak ditu biktimak.

Bilbon 28 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak 4:00ak aldera. Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakinarazi duenez, Deustua auzoko bizilagunek Ertzaintzari hots egin diote, emakume bat garraisika aditu dutelako. Ertzainak bertara joan direnean, emakumeak burua kolpatuta, aurpegia haizatuta eta ezpaina odoleztatua zituela aurkitu dute.

Gizonezkoa atxilotu egin dute eta emakumea ospitalean artatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.