Errepideak

Bi lagun zauritu dira Gipuzkoan, auto istripu banatan

2005eko maiatzaren 13a
10:44
Entzun
46 urteko emakumezko bat, Lasarte-Oriakoa (Gipuzkoa), larri zauritu da bart goizaldean Donostiako Errekalde auzoan izan duen auto istripuan. Emakumea zihoan autoak eta beste batek parez pare jo dute 04:25etan Errekalde eta Hernani lotzen dituen GI-2132 errepidean, eta andrazko hori hondakinen artean harrapatuta geratu da suhiltzaileek atera duten arte. Donostia Ospitalean dago ingresatuta zauri larriekin.

Goizeko zortziak aldera, berriz, A-8 autopistan, Deba parean, auto bat bidetik atera eta irauli egin da. Zarauzko (Gipuzkoa) 41 urteko bizilagun bat, P.M.L. gizonezkoa, zauritu da eta Mendaroko erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.