Bi presoren senide eta lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela

2007ko ekainaren 4a
14:46
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez Herrera de la Manchan (Espainia) preso dauzkaten Joseba Lerin eta German Rubenach bisitatzera zihoazen hiru lagunek istripua izan zuten larunbatean; zehazki, Lerinen arreba eta Rubenachen bi adiskide zihoazen ezbeharra izan zuen autoan. Goiozeko 07:30 aldera jazo zen istripua, Madrilgo M45errepidean, beste auto batek albotik jo zituenean. Lerin eta Rubenach ikustera zihoazen hiru lagun horiek ez zuten minik hartu, eta autoak kalte txikiak izan zituen. Ondorioz, aurrera jarraitu eta bisita egiteko modua izan zuten.

Hala ere, Askatasunak gogor salatu du gertatutakoa, Espainia eta Frantziaren sakabanaketa politikaren ondorio, eta "presoak suntsitzeko" eratutako estrategiaren zati dela iritzita. Bisitara zihoazen senide edo lagunek aurten izan duten 8. istripua dela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.