Turkiako berri agentzi Anadoluren arabera, bi soldadu hil dira bart haien kontrako atentatu batean. Turkiaren hego-ekitaldian izan da erasoa, eta PKK gerrillari egotzi diote. Halaber, Baku-Erzurum arteko gasbidea lehertarazi dutela jakinarazi du berri agentziak. Azken egunotan gisa bereko eraso ugari izan dira gasbideen kontra.
Bien bitartean, bart gauean ere bonbardaketak izan dira PKKren kontra. Turkiako armadak airezko ofentsiba hasi zuenetik, ia egunero izaten dira kurduen kontrako bonbardaketak. Ez dute biktimen berririk eman.