Abokatuek, legelariek eta zuzenbide arloko kideek Egunkaria libre! lelopean bilkura egingo dute bihar, Donostian. Bulebarrean izango da, 13:00etatik aurrera. Deialdia irekia da.
Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek, eta musikariek eta diskoetxeetako ordezkariek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.
Herrietan ere ekimenak antolatzen eta egiten ari dira.
Egunkaria auziko itxierari buruzko epaiketa aste batzuk barru hastea espero dute. 2003ko otsailean itxi zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz.
Bihar beste elkarretaratze bat Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu