Ezker abertzaleak eta Bortzirietako preso eta iheslarien senideek deituta greba egingo dute bihar Jose Anjel Altzugurenen herrian, Beran. Gehiengo sindikalak ere bat egin du greba horrekin.
Beraz, elkarretaratzeak egingo dituzte eguerdian Altzate kaleak eta industrialdean. Zazpietan herri batzarra egingo dute, eta geroago, Etxeratek deitutako ekimenetan parte hartzeko gonbitea egin dute.
Larunbatean ere manifestazioa egingo dute, 17:00etan.
Bihar greba egingo dute Beran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu