Bihar manifestazioa Bilbon, Ekologistak Martxanek deituta

2011ko martxoaren 16a
17:33
Entzun

Ekologistak Martxanek deituta, zentral nuklearren aurkako eta Garoñaren itxieraren aldeko manifestazioa egingo dute bihar Bilbon, Arriaga antzokitik irtenda. 19:30ean hasiko da.

LABek bat egin du deialdiarekin. "Gure apustua energia nuklearra baztertzea, energia aurreztea eta eraginkortasunari benetako bultzada ematea da, energia berriztagarri garbiak eta instalazio sakabanatuak sustatzeaz gain", esan du LABek gaur, prentsa ohar batean. "Helburuak argi izanda, sistema energetiko seguruagoa lortu ahal izango dugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko duena, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta osasun publiko hobea. Lehen urratsa, energia nuklearra baztertzea da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.