Apirilak 6 Oposizioko Mugimenduko kideek biharko manifestazioan milioi bat pertsona elkartzea espero dute. Pertsona gazteek osatutako taldea da hori, eta Facebook eta Internet erabiltzen dute euren arteko komunikaziorako. Atzo 15:00etan etxeratze agindua emanda bazegoen ere, 100.000 pertsona bildu ziren Tahrir enparantzan, eta goizaldean hor zeuden oraindik. Mubarakek bere dimisioa eman arte ez direla mugituko esan dute.
"Inauterien moduko manifestazio bat egin nahi dugu, musikarekin, abestiekin, poemekin eta ikuskizunekin; guztia Hosni Mubaraken dimisioa eskatzeko", esan du mugimenduko bozeramaileetako batek. Anaia Musulmanen eta Mohamed el Baradei Bakearen Nobel saridunaren babesa du talde horrek. Bihar 11:00etan bilduko dira Tahrir enparantzan; baina esan dutenez, litekeena da leku gehiagotan ere elkartzea.
Bihar milioi bat herritar biltzea espero dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu