Bilboko Elizbarrutia: "Elizak bere jabetzakoak diren ondasunak bere izenean jarteko eskubidea dauka"

2016ko urtarrilaren 22a
15:48
Entzun

Ohar bat argitaratu du Bilboko Elizbarrutiak, immatrikulazioen inguruan BERRIAk argitaratutako informazioaren harira. Nabarmendu du erregistroan inskripzioa egitea "bakoitzaren borondatearen araberakoa" dela, eta adibide bat jarri du: "Jabeduna naizelako erregistratzen dut ondasuna, ez da ondasuna nirea inskribatzen dudalako".

Hori horrela, azpimarratu du Elizak "bereak diren ondasunak" immatrikulatu dituela, eta gogorarazi du erregistratze horiek atzera bota daitezkeela norbaitek uste badu ondasun horien gainean eskubideak dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.