Bilbora joateko deia egin die Permachek herritarrei

2006ko apirilaren 1a
13:25
Entzun
Joseba Permach Batasuneko bozeramaileak gaur Bilboko manifestaziora joateko deia egin die "konponbide demokratioaren" alde dauden herritar guztiei. Permachek agertu du halako prozesu bat irekitzeko eta indartzeko ezinbestekoa dela herritarren parte-hartzea, eta gaurko ekitaldia bultzada horren urrats bat izan daitekeela.

Arratsaldean Bilbon egingo den manifestazioa ez dela "inoren kontrakoa" nabarmendu du, baizik eta "konponbidearen aldekoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.