Elkarlanerako kontsumoko enpresatzat du bere burua Airbnb-k. Gauzak partekatzea sustatzen du eredu horrek, ezezagunen arteko konfiantzan oinarrituta: batek irabazten badu, besteak ere bai. Halakoak asko ugaritu dira azkenaldian. Turismoari lotutakoen artean, Alterkeysek harremanetan jartzen ditu bidaiariak etxejabeekin, oporretarako etxe osoak aloka ditzaten; Nnokek etxe trukea sustatzen du; Sherpanpyditk-ek eta Triperonek bisitariei aukera ematen diete tokiko jendearekin harremanetan jartzeko eta haien ahotik jasotzeko toki interesgarrienen berri; Blablacarrek autoa partekatzeko eskaintzak biltzen ditu; Socialcarrek autoen alokairua eta trukea errazten die partikularrei. Azkenik, jatea eta edatea maite dutenentzat dago pentsatuta Meetmeals, sukaldari profesionalak eta amateurrak jartzen baititu harremanetan esperientzia gastronomiko berezi bat izan dezaten.
Bitartekaritzako webguneak, susperraldian den negozio eredua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu