Bizkaitar Argia titulua "terrorismoaren biktimei soilik" eman beharko litzaieke, eta ez guztiei, Bizkaiko PPren ustez

2013ko uztailaren 3a
16:00
Entzun

 

Esther Martinez Bizkaiko Batzar Nagusietan PPren bozeramaileak esan du "penagarria" dela Diputazioak "biktima guztiei" Bizkaitar Argia titulua ematea. Horregatik, azalpena emateko eskatu dio Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiari: Martinezen arabera, apirilaren 24an biktimei aitortza "indibiduala" egitea adostu zuten Batzar Nagusietan, baina Bilbaok hori "saihesteko" modua bilatu du, "dituen konplexuengatik eta Bildu pozik uzteagatik".

Martinezen ustez, "terrorismoaren biktimen eta bizkaitarren aurkako diskriminazioa eta bidegabekeria" da Bizkaitar Argia titulua "biktima guztiei" ematea, eta oraindik ere garaiz dago Bilbao atzera egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.