Blairren eta Bushen elkarrizketa bateko idatzi sekretu bat zabaltzeagatik, kartzela zigorra

2007ko maiatzaren 10a
12:42
Entzun
David Keogh Erresuma Batuko funtzionario ohiak eta Leo O'Connor Legebiltzarreko langile ohiak kartzela zigorrak jaso dituzte, Tony Blair lehen ministroaren eta George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentearen arteko elkarrizketa bateko idatzi sekretu bat baimenik gabe zabaldu izana leporatuta. Iraki buruzko elkarrizketa zen, 2004ko apirilaren 16an Washingtonen (AEB) egindako bileran izandakoa.

Keogh, Gobernuaren Komunikazio sailean lanean aritu zen, eta sei hilabeteko kartzela zigorra jarri diote. O'Connor, berriz, Anthony Clarke diputatu laboristaren laguntzailea izan zen, eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote.

Errusuma Batuko hedabideen arabera, Blairrek eta Bushek elkarrizketa horretan Qatarren Al Jazira telebista katea bonbardatzeko aukeraz hitz egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.