Blancok dio galdeketa ez dela egingo, "eta Ibarretxek badaki"

2007ko urriaren 1a
15:42
Entzun
Gaur ere Ibarretxeren galdeketa proposamenaren kontra hitz egin du PSOEk. "Galdeketa ez da egingo, eta Ibarretxek badaki", esan du Jose Blanco PSOEren antolakuntza idazkariak. "Hildako ekimen politikoa berpiztu du lehendakariak". PSOEren zuzendaritza nagusiak gaur aztertu du Eusko Jaurlaritzaren proposamena.

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiaren ustez, berriz, "lehendakari izateak gizartea batzeko balio behar du, ez harekin jolas egin eta zatitzeko". Ibarretxeren proposamenak azkeneko horretarako balio duela irtzi dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.