"Euskal Herriko eta Espainiako gizartea eskuzabala izango litzateke ETArekin gizartean integratzen laguntzeko, armak uztea erabakiko balu". Hala dio Ricardo Blazquez Espainiako apezpiku konferentziako lehendakariordeak. Hamalau urtez Bilboko gotzaina izan zen, eta egun Valladolideko (Espainia) artzapezpikua da.
ETA laster amaituko dela "seguru" dagoela dio elizgizonak; izan ere, hori erakusten duten ezaugarri asko dagoelakoan da. Adierazi du elizak paper garrantzitsua jokatu duela "indarkeriaren deslegitimizazioan";Bakearen Aldeko Kooordinakundea taldea sortzen "lagundu" zuenean bezala, adibidez.
Blazquezen ustez, ETAk armak uztiko balitu gizartea eskuzabala litzateke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu