Bordeleko espetxera eraman dute Arkaitz Agirregabiria
Arkaitz Agirregabiria euskal presoa Bordeleko (Frantzia) espetxera eraman dutela jakinarazi du Aministiaren Aldeko Mugimenduak. Orain arte Bourg en Bresseko kartzelan zeukaten Agirregabiria, eta 33 eguneko gose greba egin du han bakartzearen kontra, espetxe hartako euskal preso bakarra zelako. Euskal Herritik mila kilometrora dago Bourg en Bress. Bordeleko kartzelan, berriz, euskal preso gehiagoarekin egongo da Agirregabiria, eta, era berean, Euskal Herritik hurbilago dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu