Aurten maiatzean izango dira Hego Euskal Herrian udal eta foru hauteskundeak, eta Miguel Buen PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak uste du Batasunak "oso zaila" izango duela aurkeztea, Barajasko atentatua eta gero. ETA eta Batasuna bat eginda daudela iritzi dio Buenek eta modu berean funtzionatzen dutela. PSOEk bakearen alde lan egiten segituko duela esan du, "baina terrorismotik urruntzen direnekin baino ez. Lehendabizi bakea dago eta gero politika".
Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak esan du bere alderdia PPrekin lankidetza izateko prest dagoela eta saiatuko dela. "PSOEk ahalegin denak egingo ditu PPk Estatu zentzua izateko eta interes alderdikoirik izan ez dezan". Izan ere, haren ustez, atentatua eta gero "denon batasunaren garaia da, irmotasun demokratikoarena, Zuzenbide Estatuaren tresnetan konfiantza izateko garaia, eta ez ima-mikena edota politikoki aprobetxatzekoa, batzuek nahi duten bezala".
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak antzekoa esan du. "PPrekin harreman berezia izan nahi dugu". Baina "terrorismoaren" kontrako estrategia Kongresuko alderdi denekin egin nahiko luketela.
Buenek uste du "oso zaila" izango dela Batasuna hauteskundeetara aurkeztea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu