Bukatu dute Zuian AHTarentzako zubibidea

2011ko otsailaren 14a
16:19
Entzun
Adif enpresak amaitutzat eman du Zuian AHT abiadura handiko treneko lanetako zubibidea, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak gaur jakinarazi duenez. 112 metroko luzera du zubi berriak, eta hiru zutabek eusten diote.

Espainiako Ordezkaritzak esan du zubiak errespetatu egin duela lehengo trenbidea, Gasteiz eta Maltzaga lotzen zituena.

Zubia hartzen duen tren eremuak 2,5 kilometroko luzera dauka, eta beste bi zubibide izango ditu: Basatxueta eta Zadorra ibaien gainekoak.

AHTaren Gasteiz-Bilbo eremuak 90,8 kilometro edukiko ditu, eta haietatik 54tan ari dira lanean. "Euskal gizartearen eskaerari erantzunez, lanak etengabe doaz aurrera", azpimarratu du Mikel Cabieces Espainiaren ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.