Astelehen beltza izendatu dute atzokoa, AEBetako atzeraldi ekonomikoaren beldurrez mundu osoko burtsek izan duten beherakadaren ondorioz, eta joera berarekin hasi da gaurko eguna. Asiako burtsetan galera handiak izan dira: Japoniako Nikkeiak %5,64ko beherakada izan du (%9,5eko azken bi egunetan); Hong Kongekoak %8,65koa; Shangaikoak %7koa, eta Bombaykoak %12ko jaitsiera zuen eguerdian.
Europan ere berdintsu hasi dute goiza: Londreskoa %2,83ko beherakadarekin ireki dute; Frankfurtekoak %3,16koarekin; Milangoa %5,11koarekin; Pariskoa %2,76koarekin eta Madrilgoa %1,51rekin. Irekin eta lasterera %4,66koa zen Madrilgoaren beherakada.
Inbertsoreak eta finantza adituak Wall Streeteko saioa hasteko zain dira. Izan ere, burtsa horretan jai eguna izan zuten atzokoa, eta, beraz, ikuskizun dago AEBetako finantza merkatu nagusiak beherakada handiaren aurrean zein joera hartuko duen. Joera hori erabakigarria izan daiteke munduko gainerako burtsen hurrengo egunetako joera zehazteko.
Burtsek beheraka jarraitzen dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu