George Bush AEBetako presidentea eta Vladimir Putin Errusiako presidentea San Petersburgon (Errusia) bildu dira gaur G8ko kideen (AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Japonia, Kanada eta Italia eta Errusia) bileraren aurretik.
AEBetako presidenteak ziurtatu du Ekialde Hurbilean bizi den krisiari amaiera emateko irtenbiderik onena "Hezbolak armak uztea" dela; dei egin dio Siriari milizia xiitari presioa egin diezaion, armak utz ditzan. Bushen arabera indarkeria "Hezbolak Israelen aurka koheteak jaurti eta bi soldadu bahitu zituelako hasi zen". Beraz, baieztatu du indarkeriari amaiera emateko "modurik onena" Hezbolak armak uztea eta soldaduak askatzea dela.
Vladimir Putin Errusiako presidentea bat etorri da Bushekin hainbat puntutan eta helburu politikoak indarkeria bidez lortzea "onartezina" dela iritzi dio. Zurigarria da Putinen ustez Israelen erantzuna baina azaldu du "indarkeriaren erabilerak orekatua izan behar lukeela" eta "odol isuriak berehala amaitu behar duela".
Ekialde hurbila
Bush: " Hezbolak armak uztea da indarkeriari amaiera emateko modu bakarra "
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu