Bush: "Terrorismoaren kontra egingo dut baliabide guztiekin"

2004ko azaroaren 3a
22:15
Entzun
George Bushek gau luzea baina ederra izan dela esanez hasi du bere hizketaldia. Bere familiari eskerrak eman dizkio gero, batik bat emazteari eta alabei. "Garaipen historikoa" izan dela azpimarratu du.

Bere aurkari John Kerryrekin izan duen hizketaldiaz hitz egin du gero, eta "hizketaldi ederra" eduki dutela azaldu du. "Babestu dutenak harro sentitu daitezke bere ahaleginengatik", esan du. Kerryri botoa eman diotenen laguntza beharko duela esan du, eta haien babesa lortzeko "ahal den guztia" egingo duela iragarri.

Hautesundeak irabazita, herritarrei zerbitzua eman beharko diela-eta, lan hori ahalik eta ondoen egiteko ahalegina egunero egingo duela azpimarratu du.

Bushek esan duenez, AEBek lan handia izan dute historian, eta lan hori "indarrarekin eta ausardiaz" egin dute."Militarrek justizia eman die etsaiei eta ohorea amerikarrei. Gure herria defendatu egin da, eta gizakien askatasunaren alde lan egin du, horregatik harro nago".

"Irakeko eta Afganistaneko demokraziei lagunduko diegu", esan du. "Hazi, indartu eta beraien askatasuna defenda dezaten". Horrela, AEBetako soldaduak "han irabazitako ohorearekin itzuliko dira" Bushen iritzian.

"Terrorismoaren" kontrako borrokan jarraitzeko asmo argia erakutsi du: "Gure ondoan aliatu onekin terrorismoaen kontra egingo dugu, ahal den errekurtso gehienak erabiliaz.Horretarako amerikarren laguntza beharko dugu".

Txalo eta oihu arten egin du hitzaldi osoa, eta behin eta berriro gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.