Ameriketako Estatu Batuetako presidente George W.Bushek bere doluminak eman dizkio Irakeko herriari. Bushek esan duenaren arabera, “terroristek” ez dute Iraken etorkizuna erabakiko. Telebista kate bateri Bushek adierazi dionez, Iraken bere gobernua jartzeko bidean dago, eta “terroristek” ez dute ekintza hori “gailenduko”. Bestalde, Irakera laguntza bidaltzen jarraituko duela adierazi du Ameriketako Estatu Batuetakopresidenteak. Modu horretara, Irak berreraikitzen jarraituko dute. Helburu hori lortzeko, NBEn idazkari nagusi Kofi Annanekin eta AEBtako Irakeko ordezkariarekin kontaktuan jarri dela adierazi du George Bushek.
Canal Hotelaren kontra jarritako lehergailuarekin, “terroristek” errurik ez dutenen kontra ari direla, eta aurrerapenari beldurra diotela esan du AEBko presidenteak. “Atentatua egin dutenak Irak herriaren eta eurak laguntzen ari direnen etsaiak dira”, adierazi du Bushek. Atentatua egin dutenen bila jarraituko dutela esan du AEBtako presidenteak.
Bush: “Terroristek ez dute Iraken etorkizuna erabakiko”
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu