Camachok 2010era arte berritu du kontratua

2009ko ekainaren 3a
19:03
Entzun
Jose Antonio Camacho izango da datorren denboraldian ere Osasunako entrenatzailea. Zuzendaritzak gaur arratsaldean egin du bilera, eta bertan erabaki du espainiarraren kontratua 2010eko ekainaren 30era arte luzatzea.

Klubak jakinarazi duenez, aho-batez hartu dute erabakia. Zazpigarren jardunaldian hartu zuen Camachok taldearen ardura, eta azken jardunaldian lortu du mailari eustea, Real Madrili etxean 2-1 irabazita. Datorren astean sinatuko dute kontratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.