Erreakzioak

Carod-Rovirak justiziaren aurrean hitz egin beharko lukeela uste du Acebesek

2004ko otsailaren 19a
14:25
Entzun
Angel Acebes Espainiako Barne ministroaren ustez, Josep Lluis Carod-Rovirak Espainiako justiziaren aurrean argitu beharko lituzke ETArekin lortutako "akordioak". "Nik uste dut justiziak Carod-Rovirari zitazioa bidali beharko liokeela ETArekin zer hitz egin zuen, ze akordiotara iritsi ziren eta terrorismoaren aurkako borrokarentzat zer datu dituen esateko", esan du Acebesek.

Espainiako Barne ministroaren arabera, ERCko buruaren jarrerak "ondorio oso larriak" eragin ditu, eta Carod-Rovirak bere bileraren berri emango balie Espainiako Segurtasun Indarrei, "dagoeneko ETAren zuzendaritza atxilotuta egongo litzateke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.