CDNk UPN, PSN eta hiruren arteko akordioa nahi du Gobernuan

2007ko maiatzaren 31
17:17
Entzun
CDN ere PSN presionatu nahian ari da Nafarroa Bai koalizioarekin bat egin ez dezan Nafarroako Gobernua osatzeko, eta UPNrekin eta CDNrekin berarekin akordioa egin dezala eskatu dio gaur. "Ez da erraza PSNren egoera, baina UPNrekin eta CDNren gobernu egonkorra osatzeko apustua egin beharko luke", esan du Jose Andres Burgete CDNko buruzagiak. "Espainiako Konstituzioaren barruan ariko litzatekeen Nafarroa defenditzeko gobernua osatu beharko genuke".

PSNk NaBairekin bat egingo balu, "herritarrei ez lieke mesederik egingo", Burgeteren ustez.

IUren beharra lukete PSNk eta NaBaik gobernua osatzeko, eta Ion Erro IUko agintariak sozialistei "zalantzak argitzeko" eskatu die "ezkerreko gobernua" eratzeko eta abertzaleei "erantzukizuna" izateko "aldaketa" gauzatzeko.

EAE-ANVren boto baliogabeak kontuan hartu gabe, UPNk 22 eserleku lortu zituen igandean, NaBaik 12, PSNk 12, IUk 2 eta CDNk 2.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.