Cedric Garai euskal presoa aske uztea erabaki zuen, atzo, Parisko askatasunen eta kartzelaratzeen epaileak, eta gaur utzi dute libre. Dena dela, kontrol judizialerako neurriak jarri dizkiote.
Garai duela urte bat atxilotu zuten, Kalaka Donibane Garaziko ostatuaren kontrako polizia operazioaren baitan. Urtea betetzean, orduan preso sartutako guztiak pasatu behar dira epailearen aitzinetik.
Bost pertsona sartu zituzten preso auzi haren baitan. Horietarik bat bere buruaz beste egiten ahalegindu zen kartzelan, handik zenbait hilabetera, eta baldintzapean aske utzi zuten. Hiru lagunek segitzen dute kartzelan.
Askatasunak salatu zuen auzi horrek oinarririk ez daukala. Aste honetako operazioa ere auzi horren baitan kokatzen dute polizia iturriek.
Cedric Garai, Kalaka auziko presoa aske gelditu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu