Santiago Cervera Espainiako Kongresuko diputatuak gaur UPNko Diziplina Batzordeari eskatu dio bere aurkako neurria kentzeko. UPNk aldi baterako alderditik bidali zuen lehengo astean hura, Espainiako 2009ko aurrekontuetako bozketan ez zuelako UPNk erabakia -abstentzioa- bete -PPren osoko zuzenketaren alde egin zuen-.
Diziplina Batzordeko kideen aurrean izan behar zuen gaur Cerverak, baina e-posta bidez mezua helarazi die. Hamar orrialdetan oinarritu du bere jokabidea eta eskaera. Haren arabera, UPNk ezin dio diputatu bati zer egin behar zuen exijitu.
UPNk Jaime Ignacio del Burgo diputatu izandakoa ere utzi du aldi baterako alderditik at.
Cerverak bere aurkako neurria kentzeko eskatu dio UPNri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu