Artur Mas CiUren Kataluniako Parlamentuko taldeko buruak egin du iragarpen hori. Masek esan du "Maragallen esanetara" daudela "denen artean irtenbide bat bilatzeko, inor baztertu gabe"."CiUk ez du nahi kargurik", nabarmendu du Masek, "baizik eta Kataluniak berriro ere bide egokia aurkitzea da gure helburua".
ETA Katalunia bere probetxurako erabiltzen ari dela salatu du Masek, eta ERCko idazkari nagusi Josep Lluis Carod-Rovirari bota dio horren errua. Izan ere, CiUko buruzagiak uste du Carod-Rovirak ETArekin izan zuen bilerak ahalbidetu duela erakunde hori izatea Kataluniako debateko politikoaren ardatza, eta "Kataluniako nazionalismoa terroristekin lotzea".
CiUk laguntza eskaini dio Maragalli "Kataluniak berriro bide egokia topa dezan" irtenbide bat bilatzeko
CiUren iritzirako, ETAren azken iragarpenak egoera gaitza sortu du Katalunian, eta konponbide bat lortze aldera, laguntza eskaini dio Pasqual Maragall Kataluniako presidente sozialistari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu