Claudio Bravo Realeko atezainak ezingo du hurrengo bi hilabete eta erdian jokatu, eskuin belauneko lotailuetan bigarren-hirugarren graduko bihurritzea baitu. Larunbateko partidan egin zuen, Cordoban.
Ondorioz, Espainiako Bigarren A Mailako denboraldi honetan ez da gehiago ariko Bravo. Txileko selekzioarekin Hegoafrikako Mundu Txapelketara joateko iritsiko da seguruenez, ekainaren 11n hasiko baita txapelketa.
Claudio Bravok bi hilabete eta erdirako dauka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu