Madrilgo sarraskiaren inguruko informazioa ematen zuzen kokatu zuela frogatzeko, CNI Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak atentatu horien inguruan egindako zenbait txosten desklasifikatzea eta plazaratzea erabaki du Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Agiri horietako batean, CNIk "ia segurutzat" ematen du ETA izan zela sarraskiaren egilea. Acebes Barne Ministroak, berriz, "zalantza barik" ETA izan zela adierazi zuen.
Gauza bat hauteskundeak galtzea dela azaldu du Eduardo Zaplana Espainiako Gobernuaren bozeramaileak, baina "ohorea" galtzea onartezina dela azpimarratu du. Horregatik erabaki dute CNIren zenbait txosten plazaratzea, Aznarren Gobernuak Madrilgo sarraskiaren inguruan aurrera eramandako informazio politika guztiz auzitan jarri denez, "zuzen eta gardetasunez"jokatu zutela frogatzeko.
Angel Acebes Espainiako Barne ministroak eman du desklasifikatutako txostenen edukiaren berri.Agiri horietako batean (CNIk Gobernuari martxoaren 11ko 15:51an igorritakoan" esaten da inteligentzia zerbitzuak "ia segurutzat" jotzen zutela sarraskia ETAk egin zuela, eta sei arrazo ematen dira hori frogatzeko. "Arrazoi" horietako bat da CNIk uste zuela ETAk "dardara handi bat" eragin nahi zuela gizartean, 1998an Ermuako PPko zinegotzi Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zutenean sortu zutena bezalakoa, hain zuzen ere, "erakunde terroristak bizi duen egoera gaitza gainditzeko".
Halaber, txosten horretan bertan esaten da CNIk sinesgarritasun gutxi ematen ziola ekintzaile suiziden aukerari atentatugile suiziden aztarnarik ez zelako sumatu.
Nolanahi ere, CNIk "ia segurutzat" jo zuen ETAren hipotesia, baina Acebesek "inolako zalantzarik gabe" ETA izan zela adierazi zuen.
CNIren dokumentuak desklasifikatu ditu Espainiako Gobernuak, M-11ren inguruan "zuzen" jokatu zuela frogatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu